Dumarako bozen ondorengo protestak baretzeko asmoz, Dmitri Medvedev presidenteak hainbat erreforma neurri hitzartu ditu oposizioarekin. Kanpainan onartu ditu neurri batzuk.
•Alderdien erregistroa eta parte hartzea erraztu. Alderdi politikoek, legezko izateko, 40.000 kide behar zituzten. Orain, 500 edukitzea aski izanen da. Dumarako bozetara aurkezteko, berriz, ez dute sinadurarik bildu beharko, eta presidentetzara aurkezteko, 100.000 bildu beharko dituzte —orain arte bi milioi—.
•Gobernadoreen hautaketa. Eskualdeetako buruzagiak berriz ere bozen bidez hautatuko dituzte, baina hautagaiek «presidentearen iragazkia» pasatu beharko dute.
Bozen aitzinetik erreforma neurriak onartu ditu Dumak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu