Bozkatzeko sistema konplexua du Irlandak
Irlandako hauteskundeen berezitasunetako bat bozketa sistema da. Maltak soilik erabiltzen du sistema hori bere hauteskunde guztietan. Behe Ganberak 166 diputatu ditu, 43 barrutitan banatuta. Horietako bakoitzean, hautesleak hautagai bakoitzari zein lehentasun ematen dion erabakitzen du, hau da, 1, 2, 3 edo dena delakoa. Hasteko, lehenengo preferentziazko botoak zenbatzen dira, eta horiekin barruti bakoitzeko kuota gainditzen dutenak hautatzen dituzte: %51eko kuota, hautetsi bakarra badago; %34, bi badaude; %26, hiru badaude; %21, lau badaude. Banatzeke geratu diren aulkiak hurrengo zenbaketetan banatzen dituzte, hautesleen hurrengo lehentasunak kontuan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu