Brahimik erran du Siriako krisia «okertzen» ari dela
DAMASKO. Siriara ailegatu da Lakhdar Brahimi NBEren eta Arabiar Ligaren mandataria. Kargua hartu zuenean ezkor agertu zen, eta Damaskon ere ez du zantzu positiboagorik aurkitu oraingoz. «Siriako anai-arrebekin mintzatzera etorri gara, okertzen ari den krisi handi bat dagoelako». Baxar al-Assad presidentearekin bihar biltzekoa da Brahimi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu