Brasilek Egiaren Batzordea sortuko du diktadura garaiko delituak ikertzeko

2011ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Brasilgo Senatuak eta Diputatuen Kongresuak onartu ostean, Egiaren Batzordea sortzeko proiektua gobernura igaro da orain. Aurreikusi bezala eginez gero, hark sinatu eta legeztatuta sortuko da. Batzordearen helburua izango da 1946 eta 1989 bitarteko Brasilgo diktaduran izandako eskubide urraketak ikertzea eta azterketa sakonak egitea orduan hil eta desagertu ziren ia 500 pertsona ingururen kasuen gainean. «Diktadura garaiko krimenak ikertzea estatuaren egitekoa da», esan du Rousseffek.

Dena den, batzorde hau ezer gutxi da torturak jasan zituzten brasildar askorentzat. Haien hitzetan, ikertu beharreko epea oso denbora tarte zabala da, eta, gainera, batzordeak ezingo die inolako zigorrik ezarri torturak egin izana leporatutako militarrei, 1979ko amnistia legea dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.