Irudia. Brasil
BRASILGO POLIZIA, SOLDATAGATIK GREBAN
Inauteriak hastear daudela, Brasilgo Poliziak greban jarraitzea erabaki du, eta eskualde batzuetan egiten ari diren protestak herrialde guztira zabaltzeko aukera aztertzen ari da. Aurreko astean hasi zuten greba, gutxieneko soldataren igoera eskatzeko. Protestaren helburua, Brasiliako Poliziaren 1.536 euroko gutxieneko soldata berdina lortzeko eskubidea bermatzen duen lege ekimena onartzea da. Capitao Assumçao diputatu ohiaren esanetan, greba Rio de Janeiroraino zabal daiteke, eta datorren asteko inauterietan eragina izan dezake. Argazkian, Salvadorreko Polizia, atzo, manifestazioa egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu