Bregako gune baten kontrola aldarrikatu dute Libiako matxinoek

Erredakzioa
2011ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Brega herrian dago Muammar Gaddafiren aldeko indarrek eta matxinoek kontrolatutako eremuen muga. Gerra zibilaren fronteak aldatuz joan dira otsailean borrokak lehertu zirenetik, eta, Brega Gaddafiren esku geratu zen arren, ekainean hasi ziren lekua berreskuratzen erreboltariak. Atzo Brega Berria auzoa bereganatu zuten, bost egunean borroka sutsuak izan ostean.Petrolioaren enklabea eskuratzeko leku estrategikotzat jotzen dute matxinoek.

Bregarekin batera, Al Gatron hirian daude borroka gogorrak egunotan. Matxinoak dira nagusi han, baina kontrola zalantzan jarri dute Sebha Libiako mandatariaren feudoetako batetik egindako ofentsibari esker.

Bien bitartean, nazioartearen adierazpenek jarraitzen dute. Europako Batasunak ez du ezbaian jartzen noren alde dagoen, baina «legezkoa» izendatu du Trantsiziorako Kontseilu Nazionala.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.