Breivik gaixo dagoela diote Norvegiako psikiatrek
OSLO. Norvegian 77 lagun hil zituen Anders Behring ultraeskuindarra eskizofrenikoa dela uste dute psikiatrek, eta, horren ondorioz, kartzela saihestu dezake. Behringek ekainaren 22an Utoya irlan egindako sarraskia «eskizofrenia paranoide» egoeran egin zuela adierazi dute medikuek, eta fiskalak eskatu du Zigor Kodearen arabera ez epaitzeko. Azken erabakia Auzitegiko Medikuen Batzordeak hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu