Anders Behring Breivik Utoyako eta Osloko sarraskien ustezko egileak hautatutako abokatua, Geir Lippestad, Alderdi Laboristako diputatua izandakoa da. Osloko Nordstrand barrutitik hautatu zuten. Hiriburuko gune aberatsena da Nordstrand.
Lippestad ezaguna da Norvegian, neonaziekin lotutako sona handiko kasu bat eraman zuelako. 2001ean Oslon eskuin muturreko talde batek Benjamin Hermansen 15 urteko gaztea hil zuen labankadaz. Eraso arrazista izan zen, Hermansenek aita Ghanakoa zuelako hil zutelako. Erasotzaileen defentsaz arduratu zen Lippestad. Hiru laguni hemezortzi, hamazazpi eta hiru urteko espetxe zigorrak ezarri zizkien epaileak, hurrenez hurren. Hilketa salatzeko Oslon egin zen manifestazioan, 40.000 lagun elkartu ziren. Jens Stoltenberg lehen ministroa ere han izan zen.
Breivikek hautatutako abokatua Alderdi Laboristako diputatu ohi bat da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu