Poliziak «azkarrago» aritu behar zuen Oslon eta Utoya uhartean iaz 77 hildako utzi zituen erasoaren ondorengo operazioan, baina «ez dago arrazoirik» heriotzak saihestu zitzakeela pentsatzeko. Hala ebatzi du iazko uztailean Norvegian gertatu ziren hilketetan Poliziak izan zuen jarduna ikertzeko sortutako batzorde independenteak. Batzordearen arabera, huts egin zuen operazioak eta ez zuten lortu herritarrak babestea.
Etorkizunean erasoak saihesteko neurri berriak hartzeko gomendatu du Uztailaren 22 deitutako batzordeak. Bestalde, egokitzat jo du Norvegiako Gobernuaren eta herritarren arteko «komunikazio ona», baita erasoen ondoren ministerioek «egunerokotasunari» eutsi ahal izatea ere. Batzordea iazko abuztuan sortu zuten, Norvegiako herriatrren artean Poliziaren jardunaz zeuden zalantzak ikusita. Hamar legelari eta adituk osatzen dute.
Atentatuak joan den uztailaren 22an gertatu ziren. Anders Behring Breivik eskuin muturreko kideak 69 lagun hil zituen Utoya uhartean, eta zortzi Oslon. Epaiketan Breivikek hilketak onartu egin zituen, baina errudun ez dela esan zuen, bere burua defendatzeko izan zirela argudiatuta.
Breiviken hilketen aurkako operatiboan «huts egin zuen» Poliziak
Uztailaren 22 batzordearen arabera, Norvegiako Poliziak «azkarrago» aritu behar zuen Utoyan eta Oslon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu