Bertie Ahern Irlandako lehen ministroak iragarria du maiatzaren 6an utziko duela kargua -ustelkeria eskandalu batek zipristinduta dago-, eta gaur Brian Cowen Irlandako Ekonomia ministroa aukeratu du Fianna Fail alderdiak hura ordezkatzeko. Alderdiko buruzagitza hartzeko hautagai bakarra zen Cowen horretarako.
48 urte ditu eta Kanpo Harremanetarako ministroa izan zen lehenago. 1937tik Irlandako Konstituzioa indarrean dagoenetik lehen ministro izango den hamaikagarren pertsona izango da; Fianna Faileko zazpigarrena.
Irlanda
Brian Cowen Ekonomia ministroa aukeratu du bere alderdiak Ahern lehen ministro karguan ordezkatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu