Irlandako Parlamentuak gaur aukeratu du Brian Cowen lehen ministro, iragarria zegoen bezala. Bertie Ahern-en lekua hartu du. Aldeko 88 boto jaso ditu eta kontrako 76. Irlandako historiako hamabigarren lehen ministroa da Cowen.
Ahernek apirilaren hasieran jakinarazi zuen dimisioa emango zuela, hirigintza ustelkeria kasu batengatik. Zehazki, 80ko eta 90eko hamarkadetan etxegintza arloko enpresarioengandik dirua jaso izana leporatzen diote eta, iaz akusazio bertsua egin ziotenean, bere gobernuak krisia pairatu zuen. Krisia gainditu arren, epaitegi berezi batek auzia ikertzen jarraitzen du, eta martxoan kabineteko bi ministrok adierazi zuten tenorea zela Ahernek jendearen kezkei aurre egiteko. Era berean, maiatzean Europako Batasuneko Itunaren gaineko erreferenduma egingo dute Irlandan, eta Fianna Fail bere alderdiko buruzagiek kezka dute hura ez ote den Ahernen aginteaz ere iritzia emateko aukera bihurtuko.
Ahernek 56 urte ditu eta Fianna Fail alderdi nazionalista moderatuko (jatorrian errepublikanoa zen) burua da. 1997ko ekainetik izan da taoiseach (Irlandako lehen ministroa, gaelikoz). 31 urtez izana da Dublingo Legebiltzarreko diputatu. Irlandako bake prozesuaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen, halaber.
Mundua
Brian Cowen, Irlandako lehen ministro
Bertie Ahernen lekua hartu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu