Kataluniako erreferenduma

Bruselak dio "Espainiako barne arazoa" dela Kataluniakoa

Europako Batzordeak babesa berretsi dio Rajoyri, baina ohartarazi dio indarkeria ez dela "tresna politikoa".

Jean-Claude Juncker, Europako Batzordeko presidentea, artxiboko irudi batean. VALDA KALNINA, EFE
2017ko urriaren 2a
08:44
Entzun

Orain arteko jarrerari eutsi dio beste behin Europako Batzordeak gaurko agerraldian. Adierazpen baten bidez babesa helarazi dio Espainiako gobernuburu Mariano Rajoyri, eta berretsi du "barne arazo bat" dela Katalunian gertatzen ari dena, eta hura "Konstituzioaren baitan" konpondu behar dela.

Bide batez, oharra ere helarazi dio Kataluniari, esanez legearen baitan egindako erreferendum batean indepdenentziaren hautuak irabaziko balu estatu berria Batasunetik kanpo geratuko litzatekeela.

Ordea, Batzordearen irizpidea "batasunaren eta egonkortasunaren aldekoa" dela nabarmendu du Bruselak. "Eskatzen diegu bi aldeei mugi daitezela konfrontaziotik elkarrizketara. Uste dugu Mariano Rajoy gobernuburua gai dela prozesu zail hau kudeatzeko Konstituzioarekiko errespetu osoz eta bertan jasotzen diren oinarrizko eskubideekiko errespetuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.