Iheslariak

Budapesteko tren geltoki nagusia itxi eta ehunka iheslari nora ezean utzi ditu Hungariak

Albiste agentzien arabera, mila asilo eskatzaile inguru daude oraindk geltokian. Poliziak handik ateratzeko agindu die.

Iheslariak, Budapesteko tren geltoki batean, Hungariatik aterako dituen trenaren zain. ZOLTAN BALOGH / EFE
2015eko irailaren 1a
10:40
Entzun

Serbiatik Hungariara sartu ostean, handik Alemania eta Austriara jotzen dute iheslari gehienek, eta, horretarako, trena dute garraiobide nagusi. Gaur goizean, ordea, Budapesteko tren geltoki nagusia ixteko agindua eman du Hungariako Gobernuak.

MTI albiste agentziaren arabera, itxi dutenean mila lagun inguru zeuden geltokian, eta Poliziak handik joateko agindu die. Segurtasun indarrek geltokiko sarrera irteerak zaintzen dituzte, paperik gabekoak identifikatzeko asmoz.

Dublingo Itunaren arabera, Hungariako Poliziak hatz markak hartu eta haien asilo eskaera jasotzen badu, hiru urteko epean, eskatzaileek ezin dute Europako beste estatuetara jo laguntza eske.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.