Maiatzaren 24tik 27ra Euskal Herrian izan zen Emakumeen Mundu Martxa. Orain, Burkina Fasoko Ouagadoudou hiriburuan daude bost euskal herritar, Emakumeen Mundu Martxaren amaieran.
Burkina Fason goizeko 9:00ak zirela manifestazioa egin dute Afrikako herrialdera joandako 30 herrialdeetako ordezkaritzek. Manifestazioa plaza batean bukatu da, eta han Emakumeen Mundu Martxan zehar landutako manta ekitaldiaren buru zela, manifestazioa amaitu den plazari izen berria jarri diote: Munduko emakumeak bakearen alde plaza. Gero, emakumeen kolektiboek adostutako gutunaren oinarriak zituen eskutitz bat irakurri dute.
Emakumeen mundu martxa
Burkina Fason amaitu da Emakumeen Mundu Martxa
Martxoaren 8an Brasildik abiatu zen Emakumeen Mundu Martxak gaur amaitu du ibilbidea Burkina Fason. Berdintasunean oinarritutako mundua eskatu dute. Euskal Herrian ere hainbat ekimen egin dira gaur, mundu guztia bezala. 7 hilabetetan 50 herrialdetatik zehar egindako ibilaldian beste mundu bat posible dela aldarrikatu dute milaka emakumek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu