Hauteskundeen emaitzak jakin direnetik ez da bere kabinekoekin egon Bush, eta gaurko bileran izango du horretarako aukera. Legegintzaldi berrian AEBen batasuna lortzen saiatzeko promesa egin zuen atzo Bushek, hori nola egin, eta bestelako gaiei nola heldu pentsatzen hasiko dira gaur bileran.
Beste lau urtean AEBetako presidentea izango dena, atsedena hartzera joango da, bilera ondoren, Camp Daviden (Maryland) duen etxera.
Bigarren legegintzaldi honi ekiteko, kabinete berberarekin jarraituko duen edo ez erabaki beharko du Bushek. Zurrumurruen arabera, aldaketak egongo dira, eta lehengo kabinetetik kanpo geratuko den pertsonetako bat Colin Powell izan daiteke, Estatu idazkaria. Hala ere, hori guztia ikusteko dago oraindik.
AEB-etako presidentea aukeratzeko hauteskundeak
Bush bere kabineteko kideekin bilduko da legegintzaldi berriko oinarriak ezartzeko
Hauteskundeak irabazita, eta beste lau urtean Etxe Zurian jarraituko duela ziurtatuta, George W. Bush bere kabinete kideekin bilduko da gaur. Bere bigarren legegintzaldiko oinarriak zehaztea izango dute helburu bileran, eta pentsatzekoa da garaipena ospatzeari ere eskainiko diotela denbora. Bilera ondoren, Bush oporretara joango da, Camp Daviden (Maryland) duen etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu