George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak gaur gauean azalduko du zein izango den bere estrategia berria Irakerako baina, Etxe Zuriko iturriek aurreratu dutenez, beste 20.000 soldadu bidaliko ditu. Hain justu, 21.500 izan daitezkeela diote. Urtarril erditik hasiko lirateke joaten, progresiboki. Soldadu horiek denak hara bidaltzeko, Kongresuari 6.800 milioi dolarreko aurrekontua eskatuko dio -5.200 milioi euro inguru-, 2007rako lehendik daukanaz gain.
Duela lau urte hasi zuten AEBek Irakeko okupazioa, eta 2007ko aurrekontua, 6.800 milioi horiek gehituta, 100.000 milioi dolar ingurura helduko da. Gaur egun, 140.000 soldadu dituzte han. Beste 21.500 soldadu horietatik 17.000 Bagdad Irakeko hiriburura joango dira.
iraken okupazioa
Bushek beste 20.000 soldadu bidaliko ditu Irakera
Horretarako, Kongresuari 6.800 milioi dolarreko aurrekontua eskatuko dio, 2007rako lehendik daukanaz gain. Gaur gauean azalduko du estrategia berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu