AEB

Bushek Porter Goss aukeratu du CIAko zuzendaritzarako hautagai

Porter Goss biltzarkide errepublikanoa da Floridatik eta 65 urte ditu. “Inteligentzia kontuetan eta terrorismoaren kontrako gaietan eskarmentu handia” duela eta “CIA primeran ezagutzen” duela zehaztu du George Bush AEBetako presidenteak. Arrazoi horiengatik, CIA zuzentzeko hautagai egokia dela uste du Bushek.

2004ko abuztuaren 10a
17:01
Entzun
CIAko aurreko zuzendariak, George Tenetek, bere kargua bertan behera utzi eta gero, Porter Goss da Tenet ordezkatzeko faborito nagusia. AEBetan espioitza zerbitzuak berritzeko premia dagoen garai honetan, CIAko zuzendari kargua eskuratzeko hautagairik aproposena Porter Goss dela uste du George Bushek.

Senatuak Goss aukeratzen badu CIAko zuzendari, ez du ez lan samurra izango. Irailaren 11ko atentatuak ez ekiditeagatik egindako akatsengatik CIAk jasotako kritikak zuzentzeaz gain, Inteligentzia Zerbitzuak berritzeaz arduratu beharko du Porter Gossek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.