Bushek ustez agindutako torturak iker ditzala eskatu diote Obamari

HRW erakundeak egin dio eskaera AEBetako presidenteari; agintera iristean agindu zuen kasua ikertuko zuela

Erredakzioa
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
HRW Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundearen arabera, Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentea ez da ari eginbeharrak betetzen, ez baititu George Bush presidente ohiak ustez agindutako torturak aztertu. Hala, Bushen jarduera ikertzeko eskatu diote Obamari. AEBetako presidenteak, agintera iristean agindu zuen Bush ikertuko zuela.Ustez, Bush eta bere gobernuko hainbat funtzionariok urpekariaren metodoaren erabiltzeko —atxilotuari burua uretan sartzea, ia ito arte— , CIAren espetxe sekretuak eraikitzeko eta atxilotuak beste herrialde batzuetara eramateko aginduak eman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.