Cainek uko egin dio errepublikanoen hautagai izateari

Sexu aferengatik egin du atzera, AEBetako presidentegai izateko lehian faboritoetakoa zen arren

Erredakzioa
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Herman Cain enpresaburuak atzera egin du, eta erretiratu egin da AEBetako presidentegai errepublikanoa izateko lehiatik. Atzo egin zuen iragarpena , Atlantan, emazteaz, seme-alabez, eta jarraitzailez inguratuta.

AEBetako presidentetzara aurkeztuko zela iragarri zuenetik, sexu arloko hainbat salaketa izan dira haren kontra: sexu jazarpena egotzi diote bi emakumek eta ezkontzaz kanpo berarekin harreman luzea izatea beste batek. Salaketa horiek guztiz ukatu ditu Cainek, baina familiari min handia egin diotela iritzita erabaki bide du hautagaitzari uko egitea. Faboritoetako bat zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.