Maiatzaren amaieraz geroztik, Calaisko portuko janari banaketa gunean bizi ziren 320 etorkin inguru. Auzokoak, ordea, kexu ziren, "kanpamentuko bizi-baldintzak eta zikinkeria" zirela medio, eta hura desegiteko eskatu zioten Lilleko auzitegiari. Azken horrek onartu egin zuen eskaera, eta atzo goizaldean hasi ziren Frantziako segurtasun indarrak etorkinak lekualdatzen.
Atzo goizeko 06:30ak aldera heldu zen Polizia kanpamentura, eta sarrera irteera guztiak itxi ondoren, negar gasa erabili zuen etorkinak etxetik ateratzeko. "Jendea lo zegoen, eta ezin izan dute ezer egin. Ezustean sartu dira", adierazi dio lekuko batek Liberation egunkariari.
Calaisko errefuxiatu kanpamenturik handiena zen Pas-de-Calaiskoa.