Mundua

Calvo Sotelo Espainiako presidente ohia hil da

Haren inbestidura saioan egin zuen 1982ko otsailaren 23an Tejerok estatu kolpe saioa.

2008ko maiatzaren 3a
14:52
Entzun
Leopoldo Calvo Sotelo Espainiako gobernuburu ohia hil da Madrilen, 82 urterekin. 1981 eta 1981eko amaieran hartu zuen presidentetza, baina ez hauteskundeak irabazita, baizik eta UCDko buruzagi Adolfo Suarezek dimisioa eman eta haren ordez. 1982ko urrian hauteskundeak egin zirenean PSOEk irabazi zituen, eta Felipe Gonzalezek hartu zuen gobernuburutza. Calvo Soteloren inbestidura saioan bahitu zuen Antonio Tejero Guardia Zibileko teniente koronelak Espainiako Kongresua, estatu kolpea emateko asmoz.

Gobernuburu izan aurretik, Suaezen Gobernuan ministro eta UCDren Kongresuko bozeramaile izan zen Calvo Sotelo. Erregimen aldaketa baino lehenago frankismoan ere izan zituen hainbat kargu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.