Capriles garaile Bilboko Kontsuletxean

Botoen %93 eskuratu ditu MUD Batasun Demokratikoko Mahaiko hautagaiak. Datuak "espero" zituztenak direla esan du Yolanda Rojas Venezuelak Bilbon duen kontsulak.

2013ko apirilaren 15a
08:06
Entzun

Aurrikusi bezala, 18:00etan itxi zuten atzo Bilboko Kontsuletxeko hauteslekua. 1.013 venezuelarrek zeukaten bozkatzeko eskubidea; eta 640k egin dute, %63,17k. Gaur goizean jakinarazi dituzte emaitzak, eta Henrique Capriles MUD Batasun Demokratikoko Mahaiko hautagaia izan da garaile nabarmen. 596 boto eskuratu ditu Caprilesek —botoen %93—, eta 41 Madurok —%6,4—. 

Yolanda Rojas Venezuelak Bilbon duen kontsulak esan du "espero" zituztela emaitza horiek, "Espainian bozkatzen duten venezuelarrek" Chavezen aurka eta oposizioaren alde bozkatu izan baitute. Gainera, Venezuelako emaitzen inguruan, esan du "jarduera demokratikoaren festa" izan dela hauteskunde eguna. Caprilesek emaitzak onartu ez dituela eta, Rojasek esan du Capriles Mirandako gobernadore izendatu zuen batzorde berak eman dituela gaurko emaitzak, eta gobernadore izendatu zutenean ez zituela emaitza haiek zalantzan jarri.

Gaurko emaitzak Bilbon:
Henrique Capriles: 596 (%93)
Hugo Chavez: 41 (%6,4)
Parte hartzea: (%63,17)
Zentsoa: 1.013

2012ko emaitzak BIlbon:
Henrique Capriles: 616 (%89,53)
Hugo Chavez: 50 (%7,26)
Parte hartzea: (%65)
Zentsoa: 1.015

2006ko emaitzak Bilbon:
Manuel Rosales: 172 (%75,43).
Hugo Chavez: 56 (%24,56)
Parte-hartzea: (% 48)
Zentsoa: 476

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.