ESPAINIA

Carlos Divar Auzitegi Goreneko presidenteak dimisioa aurkeztu du

2008an izandatu zuten Espainiako Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidente. 

2012ko ekainaren 21a
16:07
Entzun

Carlos Divar Espainiako Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak bere dimisioa aurkeztu du gaur, ustez diru publikoa xahutzeagatik.

2008tik 2011ra bitartean hainbat bidaia egin zituen Divarrek BJKNren kontura —Marbellara (Malaga, Espainia) gehienak—, eta ez da gai izan horien ofizialtasuna frogatzeko. Kasik 30.000 euro gastatu ditu bidaia horietan.

Divar 2008ko irailean pasa zen Gorena zuzentzera, zazpi urtez Auzitegi Nazionaleko presidente izan ostean. 1980an sartu zen Auzitegi Nazionalean, eta aurretik Donostiako eta Durangoko epaitegietan aritu zen

Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko presidente izendatu zuten Divar, aho batez, eta horrekin batera Goreneko presidente kargua eskuratu zuen. Orduko Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok PPko presidente Mariano Raxoiri proposatutako hautagaiaren aldeko botoa eman zuten alderdi politikoek izendatutako beste 19 kideek; EAJk hautatu duen bokal bakarrak, Margarita Uriak, ere babestu zuen Divarren izendapena. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.