Josep Lluis Carod Rovira ERCko presidente ohi eta Kataluniako Gobernuko presidenteordearen indarra apaltzen ari da. Esaterako, Joan Puigcercos ERCko lehendakariak gaur jakinarazi du hura ez dutela Kataluniako Legebiltzarrerako 2010eko hauteskundeetako zerrendan sartuko. Avui egunkariaren arabera, erabakia jakinarazia dio Carod Rovirari berari. "Berrikuntza behar dugu eta belaunaldi aldaketa", adierazi du Esquerra Republicanako buruak, gaur, Bartzelonan.
Azkeneko bi legealditan PSCrekin eta ICVrekin dago Kataluniako gobernuan ERC, eta Puigcercosek ez du argitu hurrengoan hala egoterik nahi duten eta, baleude, Carod Rovirak segituko lukeen exekutiboan. 2004tik botoen galera handia izan du Esquerra Republicanak.
Hain zuzen, 2008ko ekainean hartu zuen ERCko presidentetza Puigcercosek -%37ko babesarekin-, Carod Roviraren partez -ez zen aurkeztu kargura, eta Rafael Niuboren hautagaitza babestu zuen-. Kongresuaren ondoren alderdia utzi zuen Joan Carretero ERCko presidentegaiak, eta Reagrupament alderdi independentistarekin 2010eko bozetara aurkezteko asmoa du.
KATALUNIA
Carod Rovira ez da Kataluniako parlamentari izango hurrengo legealdian
Puigcercos ERCko presidenteak jakinarazi du erabakia, "berrikuntza eta belaunaldi aldaketa" behar dituztelakoan. Kataluniako Gobernuko presidenteordea da gaur egun Carod Rovira. 2010ean egingo dituzte hauteskundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu