Espainiako Gorteetarako hauteskundeak/Erreakzioak

Carod-Rovira: "Manipulazioaren, gezurren eta irainen aurrean zintzotasun demokratikoak irabazi du"

Josep Lluis Carod-Rovira ERCko idazkaria irribarretsu agertu da komunikabideen aurrean Esquerraren egoitzan eskaini duen prentsaurrekoan. Carod-Rovirak gogoan izan ditu Madrileko sarraskian hildako herritarrak eta haien senideak, eta ERCren gorakada bultzatu duten guztiei eskerrak eman dizkie. "Manipulazioaren, gezurren eta irainen aurrean zintzotasun demokratikoak irabazi du", azpimarratu du Carod-Rovirak.

2004ko martxoaren 14a
23:01
Entzun
Halaber, gezurrekin, manipulazioekin eta irainekin ibili direnek "porrot galanta" jaso dutela esan du Esquerrako buruak, PPri erreferentzia eginez. Orain lau urte ERC 120.000 boto lortu zituela esan du Carod-Rovirak, eta gaurko hauteskundeetan 600.000 boto inguru lortu dituela. "Orain arte diputatu bat genuen lurralde batean, eta orain zortzi dauzkagu Kataluniako lau herrialdeetan", nabarmendu du.

Halaber, Joan Ridao ERCko bozeramaileak esan du "lortutako emaitzak ikusita, Espainiako Gobernuan parte hartzeko prest" daudela. "Antza denez, Espainian etapa historiko bat ireki daiteke, eta ERCk esku-hartze erabakigarria izan dezake erregimen demokratiko berri batean, akatsak gaindituz eta trantsizioaz geroztik dauden arazoak konponduz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.