Josep Lluis Carod-Rovira ez da Esquerra Republicana de Catalunyako (ERC) hautagai izango Kataluniako Legebiltzarreko hauteskundeei begira. Legebiltzarreko presidente kargua “ez dela bere lekua” adierazi du. 2010eko udazkenerako daude aurreikusiak Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak.
Hala ere, politika ez duela utziko iragarri du Carod-Rovirak eta lehendakariorde moduan jarraituko duela. Ondoren, "alderdiaren esku" geratuko dela eta hark erabaki beharko duela berekin zer egin ere esan du.
Hortaz, hasiera batean ez da ERC barruko hauteskunderik izango, eta Joan Puigcercos izango da ERCko hautagaia Kataluniako hauteskundeetarako.
Hainbat iturriren arabera, ERC alderdiaren baitan dauden arazoak eta zatiketak konpontze aldera etorri da Carod-Roviraren iragarpena.
mundua
Carod-Rovirak ez du Kataluniako bozetarako ERCko hautagaitza aurkeztuko
Beraz, hasiera batean ez da alderdi barruko hauteskunderik izango, eta Joan Puigcercos izango da Legebiltzarreko hauteskundeetarako ERCko hautagaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu