Mundua

Casablancako eraso suizidaren ildotik atxiloketak Marokon

2007ko martxoaren 14a
11:25
Entzun
Astelehenean Casablancako kafetegi batean gorputzera itsatsita zeraman lehergaia zartatu zaitzaion ekintzailearekin zerikusia dutelakoan hainbat lagun atxilotu ditu Marokoko Poliziak. Iturri batzuen arabera, lau lirateke atxilotuak; hamabi aipatzen dituzte beste batzuek.

Al-Ahdath Al-Maghribia egunkariak plazaratu duenez, hamabi dira atxilotuak, eta Salafi Jihadi mugimenduko kideak izatea eta, besteak beste, Casablancako Polizia Etxe Nagusiaren eta Hyatt Regency hotelaren aurkako atentatuak prestatzen aritzea leporatzen diete. Al Jazeera telebista katearen arabera, lau dira atxilotuak, eta Rabaten atzeman dituzte.

Arestian aipatu bezala, astelehenean gorputzera itsasitako lehergaia zartatu zitzaion ustezko ekintzaile bati Casablancako kafetegi batean. Bera hil egin zen eta beste lau lagun zauritu ziren. Agintarien arabera, istripuz lehertu zitzaion bonba ekintzaileari, kafetegiko nagusiarekin liskarretan zebilela. Atentatua beste nonbait egiteko asmoa zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.