Kuba

Castrok ez duela minbizirik ziurtatu du artatu berri duen mediku batek

Fidel Castro "hobera egiten ari da" berarekin egon berri den Jose Luis Garcia sendagile espainiarrak esan duenez. Castrok ez du minbizirik, eta uztailaren 31n egin zioten "ebakuntza larritik" osatzen ari da, "poliki-poliki".

2006ko abenduaren 26a
17:12
Entzun
Ebakuntza hori "oso larria" izan zenez, handik osatzen ari da Castro, Garciaren esanetan, "poliki, baina eten gabe". Beraz, bigarren operazio bat ez dela beharrezkoa azaldu du.

Orain, osatzera bakarrik egon behar du Castrok sendagilearen esanetan, eta ezin du beste lanik egin. Nolanahi ere, erabat osatzen bada berriz ere boterea hartzeko moduan izango dela ohartarazi du.

Ebakuntza egin ziotenean bere anaia Raul Castroren esku utzi zuen boterea Fidel Castrok. Ordudanik asko espekulatu da agintari Kubatarraren osasunaren inguruan, eta bere urtebetetze ospakizunetan ez zenez agertu alarmak piztu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.