Ebakuntza egin ziotela eta aldi baterako agintea Raul anaiaren esku lagatzen zuela iragarri zuenetik aurreneko aldiz atzo, 80 urte bete zituen egunean,ikusi ziren Castroren irudiak. Juventud Rebelde aldizkariak plazaratu zituen, eta egunkaria irakurtzen ageri zen Kubako buruzagi nagusia, txandalarekin jantzita. Argazkiekin batera, Castroren mezu bat argiratu zuen aldizkariak: bere gaixoaldian kubatarrak izaten ari diren jokabidearekin pozik dagoela adierazi du, eta onera nabarmen egin duren arren, osatze prozesua luzea izango dela eta makaltzeko arriskua ez duela erabat gainditu ohartarazten du.
Gaur, berriz, beste zortzi argazki plazaratu dituzte Granma egunkari ofizialak eta Cuba Debate webguneak. Argazki horietan ohean ageri da Castro, eta Hugo Chavez Venezuelako presidentea hari bisita egiten. Atzokoak, hau da, Castroren 80. urtebetetze egunekoak bide dira argazkiak. Izan ere, Castro zoriontzeko joan zitzaion Chavez bisitan. Argazkiekin batera argitaratutako artikuluan esaten da hiru orduz egon zirela elkarrekin bilduta Castro eta Chavez, zenbait opari eman zizkiotela elkarri eta giro onean eta umoretsu aritu zirela.
Kuba
Castroren eta Chavezen arteko bilerako argazkiak plazaratu dituzte; Castro ohean ageri da
=i Juventud Rebelde=i aldizkariak atzo bezala, Fidel Castro Kubako estatuburuaren argazkiak plazaratu dituzte gaur =l Granma==http://www.granma.cubaweb.cu/=l egunkariaren Interneteko edizioak eta =l Cuba Debate==http://www.cubadebate.cu/=l web orriak. Gaur zabaldu dituzten argazki horietan ohean ageri da Castro, Hugo Chavez Venezuelako presidentearen bisita jasotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu