polizia operazioa katalunian

CDCko diruzaina atxilotu dute, legez kanpoko komisioak kobratzea leporatuta

Andreu Vilocarekin batera beste hamar lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Katalunian. Zazpi enpresari daude atxilotuen artean. Legez kanpoko komisioak kobratzea nahiz ordaintzea leporatzen diete.

CDCren Bartzelonako bulegoa miatu dute guardia zibilek. ALBERTO ESTEVEZ, EFE
2015eko urriaren 21a
08:06
Entzun

Kataluniako obra publikoetan ustez kobratzen duten %3ko komisioarekin lotuta atxilotu dute Convergenciako diruzaina. Alderdi hau agintean dagoen administrazioek legez kanpoko komisioak kobratzen dituela leporatuta hartu dute atxilo Andreu Viloca.  

Josep Antoni Rossell i Polo, Infraestructuras.cat elkarteko zuzendari orokorra ere atxilo dute. Elkarte honek egiten ditu Generalitatearen obra publikoak. Haiekin batera beste hamar lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak. Zazpi enpresari ere badira gaurko polizia operazioan atzeman dituzten artean.

Atxiloketak Tarragonako epaitegi batek agindu ditu, ustelkeriaren kontrako fiskalarekin elkarlanean. Hain zuzen, iragan ekainean epaitegi berak atxilotu eta kartzeleratu zuen Torredembarrako alkatea (Tarragona, Herrialde Katalanak) legez kanpoko komisioak kobratzea egotzita. Abuztuan hainbat miaketa egin zituzten, eta gaurko atxiloketak orduan bilatutako agirietan aurkitutako zantzuen ostean agindu dituzte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.