Zeilango armadak Sri Lankako irrati eta telebista nazionalak eta azpiegitura nagusiak inguratu ditu, Chandrika Kumaratunga presidenteak Defentsa, Barne eta Informazio ministroak kargutik bota dituelako. Berri agentzien arabera, ministroen kargugabetzea eta mugimendu militarrak Ranil Wickremesinghe lehen ministro eta Kumaratungaren arerio politikoa Washintonen dagoen bitartean gertatu da. Wickremesinghe AEBtako presidente George W.Bushekin batzartzekoa da bihar.
Presidentziako iturriek diotenez, Defentsa, Barne eta Informazio ministroen kargugabetzeak irlaren iparraldean Tamile Tigreekin abian jarritako bake prozesua oztopa dezake. Kumaratunga presidente izendatu zuten hauteskunde banatuetan, botere exekutiboak ditu, baina Gobernua Ranil Wickremesinghe oposizioko kideak osatu zuen, berak irabazi baitzituen hauteskunde legegileak.
Sri lanka
Chandrika Kumaratunga presidenteak Legebiltzarraren jarduera eten du bi asterako
Sri Lankako presidente Chandrika Kumaratungak Legebiltzarraren jarduera bertan behera utzi du bi asterako, hiru ministro kargutik kendu eta Tamil Aberriaren Askapenerako Tigre sezesionistek iragan astean aurkeztutako bake plana atzera bota ondoren. Bitartean, Zeilango armadak Sri Lankako irrati eta telebista nazionalak eta azpiegitura nagusiak inguratu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu