Chavez operatu egingo dute, «lesio batengatik»
CARACAS. Hugo Chavez Venezuelako presidentea berriz ere operatuko dute, ekainean ateratako tumorearen gunean «lesio bat» duelako. Presidentea Kubara joango da familiarekin, eta gezurtatu du berriz ere minbizia duela: «Ez daukat metastasirik, eta ez naiz hiltzen ari. Ebakuntza aurrekoa baino errazagoa izango da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu