Hugo Chavez Venezuelako presidenteak esan du "aukera asko" daudela tumorea kendu zioten tokian aurkitu dioten hiru zentimetroko lesioa "gaiztoa" izateko. Hala jakinarazi du Chavezek VTV telebistan egindako adierazpen batzuetan.
Tumorea gaiztoa balitz, "ziurrenik beste kimioterapia fase bat" hasi beharko lukeela gaineratu du. "Horrek geldiarazi egingo ninduke, noski", esan du, urriaren 7ko hauteskundeei eta aurreko kanpainari begira.
Hala ere, medikuak itxaropentsu dira Chavezen arabera, eta haren osasun egoera aurrekoa baino "askoz hobea" da.
Habanara joango da datozen egunetan, lesioa sendatzeko.