Venezuela

Chavezek irabazi du erreferenduma

CNE Venezuelako Hauteskunde Batzorde Nazionalak jakinarazi berri duenez, akta automatizatuen %94,49 zenbatu ondoren, Hugo Chavez Venezuelako presidentearen aldekoak dira atzoko erreferendumaren emaitzak. Zehazki, orain arte zenbatutako botoen %58,25 Chavezek agintean jarraitzearen aldekoak dira. Kontrakoak, berriz, %41,74. Oposizioko Koordnadora Demokratikoak, berriz, iruzurra salatu du.

2004ko abuztuaren 16a
13:20
Entzun
CNEk emandako datuen arabera, 4.991.483 boto Chavezek presidente jarraitzearen aldekoak izan dira (%58,25); oposizioak nahi bezala agintetik kentzearen aldekoak, ostera, 3.576.517 boto (%41,74). Ondorioz, Hugo Chavezek segituko du Venezuelako lehendakari izatean 2007an agintealdia amaitu arte.

Koordinadora Demokratikoan bitzen diren oposizioko indarrek, berriz,"iruzur handia" gertatu dela salatu dute. Henry Ramos mintzatu da Koordinadoraren izenean, eta agertu duenez, beren datuen arabera, botoen %59,4 Chavezen kontrakoa da eta %40,6 haren aldekoa.

Hugo Chavez Venezuelako presidenteal agintean jarraituko duenetz erabakitzeko erreferendumean milioika herritarrek parte hartu zuten atzo. Botoa emateko lekuetan oso handia izan zen jendearen emana, ezen gauerdi arte luzatu zutela boza emateko epea.

Behin botoa emateko lekuak itxi zituztenean, Chavezen milaka jarraitzaile batu ziren Gobernuaren egoitzaren aurrean presidenteari babesa agertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.