VENEZUELAKO ERREFERENDUMA

Chavezen aldekoek eta aurkakoek gaur dute hitza

Oposizioak luzaro eskatu duen bozketara faborito gisa iritsi da presidentea

Erredakzioa
2004ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Polemikaz eta oposizioaren erasoz jositako bost urte baino gehiagoren ondoren, Venezuelako presidente Hugo Chavezen lanaz iritzia emango dute gaur venezuelarrek, presidenteak berak 1999an Konstituzioan sartutako xedapen bati esker. 14 milioi inguru herritarrek dute aukera presidentea agintean segituko duen edo ez erabakitzeko, erreferendum bitartez. Lehenago zazpi bozketatan bi, Presidentetzarako lortutako sostengua berretsi nahi du. Aurkarien artean alderdi, ugazaba, sindikatu, elkarte eta komunikabide pribatuek osatutako oposizioa dago, zeina presidentea kargutik oraingoan botoen bidez kentzen saiatuko den.

Galdeketan garaile ateraz gero, agintaldia bukatu ahal izango du Chavezek, hots, 2007ko urtarrilaren 10a arte segituko du. Hori eragozteko, hark 2000ko hauteskundeetan eskuratu zituen 3,7 milioi boto gainditu beharko ditu oposizioak. Azken inkesten arabera, Iraultza Bolivartarra bultzatu duen presidenteak botoemaileen erdien baino gehiagoren babesa izango du. Bitartean, inkestagile estatubatuarrek diote (Keller, Hinterlaces, Evans/McDonough Varianzas eta North American Opinion Research) Chavezek bozen %63 lortuko dituela; oposizioak, aldiz, %32. Inkesta horiek, halaber, diote jende askok parte hartuko duela; izan ere, datuen arabera, herritarren %96 prest daude erreferendumean botoa emateko, erabakia aldez aurretik hartua baitute. CD Koordinadora Demokratikoak oposizio nagusia, ostera, ziurtatu du Gobernuaren aurkakoen garaipena «boto ezkutuan» datzala, hau da, asmoa agertu ez dutenen erabakian.Haatik, chavistek diote «boto ezkutu» hori beraien aldekoa izango dela. Areago, ziurtzat jotzen duten garaipena areagotu egingo duela nabarmendu dute.CDko buruen ahotan, galdeketara deitu ahal izateko beharrezkoak izan diren 3,4 milioi sinaduren bikoitza lortuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.