VENEZUELAKO ERREFERENDUMA
Chavezen aldekonazioartekosostengu kanpaina
Nazioartean ezezkoa babesteko kanpaina egin da, hau da, Chavez boteretik kentzearen aurkakoa. Kanpainaren mezua argia da: «Venezuelarra izango banintz, Chavezen alde bozkatuko nuke». Lelo horrek hainbat intelektual eta pertsona ezagunaren onespena izan du. Tarik Ali, Chico Buarque, Manu Chao, Eduardo Galeano, Naomi Klein, Ken Loach, Adolfo Perez Esquivel, James Petras eta Ignacio Ramonet izan dira, besteak beste, Venezuelako Gobernua babestu dutenak. Latinoamerikako eta Europako sindikatu eta erakunde politiko zein kulturalen aldetik ere elkartasuna jaso dute egunotan chavistek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu