Chavezen gaixotasunaren kronologia, bideoekin

Arnaitz Lasarte.
2013ko martxoaren 5a
23:20
Entzun

2011

Ekainak 6: Osasun arazoak dela eta maiatzean bertan behera utzitako bira hasi zuen Chavezek, Brasilen, Ekuadorren eta Kuban. Kuban azterketa medikuak egin zizkioten.

Ekainak 10: Venezuelako Gobernuak jakinarazi zuen Chavez operatu egin zutela pelbiseko abzesu batengatik .

Ekainak 18: Raul eta Fidel Castrok erietxean bisitatu zuten.

Ekainak 20: Berriro operatu zuten Kuban, tumore minbizidun batetik.

Ekainak 24: Venezuelako Atzerri ministroak adierazi zuen Chavez bizitzaren alde borrokan ari zela.

Ekainak 30: Telebistan, minbizia zuela jakinarazi zuen Chavezek, eta dagoeneko bi ebakuntza egin zizkiotela.

[YouTube]http://youtu.be/GGbWi0aUOhU[/YouTube]

Uztailak 2: Venezuelara itzuli zen.

Uztailak 16: Chavez Habanara joan zen, lehen kimioterapia saioa jasotzera.

[YouTube]http://youtu.be/s9yKeHiEfro[/YouTube]

Uztailak 23: Venezuelara itzuli zen, eta esan zuen gorputz guztian ez ziotela topatu zelula gaiztorik.

[YouTube]http://youtu.be/cvosl_WjsT0[/YouTube]

Abuztuak 1: Jendaurrean lehen agerraldia egin zuen ilerik gabe.

[YouTube]http://youtu.be/RWrkvYlKVq0[/YouTube]

Abuztuak 7: Habanara joan zen bigarren kimioterapia saioa jasotzera.

Abuztuak 27: Caracasko erietxe militarrean hirugarren kimioterapia saioa jaso zuen.

Irailak 10: Telebistan agertu zen, eta minbizia gainditu zuela esan zuen.

[YouTube]http://youtu.be/MIEBC36tuCU[/YouTube]

Irailak 11: Ministroekin zuen bilera bat bertan behera utzi zuen,“eztarriko min txiki batengatik”.

Irailak 17: Kubara joan zen laugarren eta azken kimioterapia saioa jasotzera.

Irailak 22: “Baikor” itzuli zen Venezuelara.

Irailak 25: Chavezek adierazi zuen “ondo” ari zela osatzen, nahiz eta bere gorputza “ahulduta” egon.

Irailak 27: El Nuevo Herald AEBetako egunkariaren arabera, Chavez ospitaleratu egin zutela eta “oso larri” zegoela.

Irailak 29: Zurrumurruei erantzunez, beisbolean jokatzen agertu zen Chavez.

Urriak 16:  Habanan “azterketa integral bat” egin zioten.

Urriak 20: Adierazi zuen, azterketen arabera ez zuela zelula txarrik gorputzean.

Abenduaren 20: Gaixotu geroztik, lehen bisita ofiziala egin zuen Uruguayra.

[YouTube]http://youtu.be/EOI7fqwmDJs[/YouTube]

2012

Urtarrilak 7: Bere telebista eta irrati saiora itzuli zen. Bost orduz hitz egin zuen.

Urtarrilak 13: Gobernuaren urteko kudeaketaren inguruko txostena aurkeztu zuen parlamentuan. Bederatzi orduz hit egin zuen.

Otsailak 21: Chavezek azaldu zuen Kuban izan berri zela, eta lehengo tumorearen lekuan “lesio” berri bat aurkitu ziotela.

[YouTube]http://youtu.be/Ardp4on6IHg[/YouTube]

Otsailak 26: Berriro operatu zuten Habanan.

Martxoak 24: Lehen erradioterapia saioa jaso zuen Kuban.

Martxoaren 31: Bigarren erradioterapia saioa jaso zuen.

Apirilak 7: Hirugarren erradioterapia saioa.

Apirilak 14: Herrialdetik kanpo bost egun baino gehiago egotea baimendu zion Venezuelako Parlamentuak. Eta Chavez Kubara joan zen tratamentuarekin jarraitzeko. 11 egun egin zituen han.

Apirilak 30: Azken erradioterapia saioa jaso zuen.

Maiatzak 11:  Venezuelara itzuli zenean, adierazi zuen “arrakastaz” amaitu zela tratamentua.

Uztailak 9: Minbizia “guztiz” gainditu zuela adierazi zuen Chavezek.

Urriak 7: Hirugarren aldiz irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak, botoen %55 eskuratuz. Hernique Caprilesek %44a eskuratu zuen. Bitan izan ezik, gainontzeko estatuetan lortu zuen garaipena.

[YouTube]http://youtu.be/tVirUvq_thY[/YouTube]

Azaroak 27: Ohar batean, parlamentuari Kubara joateko baimena eskatu zion, “tratamentu berezia hasteko”.

Abenduak 8: Minibizia gainditzen ez bazuen, presidente kargua Nicolas Maduro presidenteordeak hartu beharko zukeela esan zuen, ondoren bozetara deitzeko; horietan babesa eskatu zuen Madurorentzat. Batasunaren aldeko mezua eman zuen.

[YouTube]http://youtu.be/6vv2bXi-eOM[/YouTube]

Abenduak 11: Laugarren aldiz egin zioten ebaketa Habanan. Sei ordu iraun zituen.

Abenduak 16: Eskualdeetako hauteskundeetan ezin izan zuen Chavesek kanpain egin, gaixotasunagatik. Hala ere, bere alderdiak irabazi egin zituen bozak.

Abenduak 30: Madurok esan zuen Chavesen osasun egoerak okerrera egin zuela.

2013

Urtarrilak 10: Kuban egon arren, presidente kargua hartu zuen Chavezek. Bezperan Justizia Epaitegi Gorenak ebatzi zuen posible zuela ondoren hartzea.

Otsailak 18: Twitterren iragarri zuen Chavezek Venezuelara itzulia zela.

Otsailak 21: Ernesto Villegas Komunikazio ministroak jakinarazi zuen Chavesen osasun egoera ez zela onera egiten ari.

Martxoak 5: Hugo Chavez Venezuelako presidentea hil da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.