Hugo Chavez Venezuelako Gobernuko presidentearen aurka urtarrilaren 13tik gose greban ziren hamahiru lagunek gaur utzi diote protestari. Exekutiboak preso politikoak aske uzteko eskatzeko egin dute mobilizazioa, eta hori lortuko dutelakoan daude. "Gure exijentzia denak onartuko dituen zantzuak erakutsi ditu gobernuak. Beraz, gose greba utziko dugu", esan dute gaur.
Caracasen egon dira baraualdian, OEA Ameriketako Estatuen Erakundearen egoitzaren aitzinean.
venezuela
Chavezen kontrakoek utzi diote gose grebari
Gobernuak preso politikoak aske uzteko eskatzeko egin dute protesta, eta uste dute hark beteko duela eskakizuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu