Parisko Fiskaltzak itxi egin du Jaques Chirac Frantziako presidente ohiak eta Dominique de Villepin lehen ministro ohiak ustez Afrikako agintariengandik jasotako diruaren inguruko atariko ikerketa. Robert Bourgi abokatuak —Eliseoko aholkulari ohiak— jarri zuen salaketa iragan irailean, diruz beteriko hainbat maleta —15 milioi euro inguru— berak eraman zituela esanez. Justiziaren arabera, baina, ez dago Bourgiren baieztapenak berresten dituen inolako frogarik; eta, beraz, ez dago ikerketarako arrazoirik.
Aholkularia zenean Afrikako kontuez arduratzen zen, hain justu, Bourgi. Haren esanetan, Blaise Compaore Burkina Fasoko presidenteak, Laurent Gbagbo Boli Kostakoa zenak, Denis Sassou Nguesso Kongokoak eta Omar Bongo Gabongoa zenak bidali zieten dirua. Irailaren 13an hasi zuen ikerketa Fiskaltzak.
Chiraci eta De Villepini ustez emandako diruaren ikerketa itxi egin du Fiskaltzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu