Irak
CIA: "Iraken ez dago suntsipen handiko armarik, eta ez da egon azkeneko urteetan"
AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIA) amaitutzat eman du Iraken suntsipen handiko armak aurkitzeko duela 18 hilabete zabaldutako ikerketa. CIAko ordezkari Charles Duelferrek onartu duenez, "Iraken ez dago suntsipen handiko armarik, eta ez da egon azkeneko urteetan". Suntsipen handiko armekin zerikusia zutelakoan atxilotutako lagunak aske uzteko eskatu du Duelferrek.
"Suntsipen handiko armak aurkitzeko ahaleginean ahal genuen guztia egin dugu", azpimarratu du Duelferrek. Bestalde, Irakek Siriari suntsipen handiko armarik ez diola saldu onartu du CIAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu