Municheko (Alemania) Fiskaltzak Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Inteligentzia Agentzia Zentraleko (CIA) hamahiru agente atxilotzeko agindua eman du, Jaled el Masri alemaniar-libanoar herritarraren bahiketarekin zerikusia dutelakoan. "Bahiketa eta lesio fisiko larriak" eragitea leporatu die.
El Masri 2003ko abenduaren 31n atxilotu zuten, Mazedonian sartzean, bertako Poliziak, eta aste batzuetara CIAren eskuetan utzi zuten. Horiek Afganistango kartzela batera eraman zuten. Bost hilabetean egon zen han El Masri eta torturak jaso zituela esan zuen. Albanian utzi zuten aske, 2004ko maiatzaren 28an.
NDR Alemaniako telebista kateak esan duenez, auzipetutako ia agente guztiak AEBetan, Ipar Karolina estatuan bizi dira.
Mundua
CIAko hamahiru agente atxilotzeko agindua eman du Municheko Fiskaltzak
Jaled el Masri alemaniar-libanoar herritarraren bahiketarekin zerikusia dutela uste du. 2003ko abenduaren axtilotu zuen Mazedoniako Poliziak, eta aste batzuetara CIAren eskuetan utzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu