CIAren aurkako tortura delituen auzia itxi dute
WASHINGTON. AEBetako Justizia Departamentuak jakinarazi du inori kargurik leporatu gabe itxi dutela AEBetako CIA Inteligentzia Agentzia Zentralaren aurkako tortura kasuen auzia. Inputatuei, ustezko «terroristak» itotzeko simulazioa eginez torturatzea leporatzen zieten. AEBetako fiskal nagusiak adierazi du epaiketak tortura kasu horiek gertatu ziren edo ez bakarrik argitu duela, eta ez dutela CIAko kideen portaeraz erabakirik hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu