Katalunia

'Ciutat morta' dokumentaleko datuetan oinarrituta, auzia berriz zabaltzeko eskatu du Kataluniako Parlamentuak

Parlamentuak aho batez babestu du CUPen egitasmoa.

2015eko urtarrilaren 23a
11:59
Entzun

2006an gertatu zen. Bartzelonan etxe okupatu bat husten ari zirela, norbaitek larri zauritu zuen udaltzaingo bat. Segurtasun indarrek gazte talde bat atxilotu zuten liskarren erantzule zirelakoan. Haiek, ordea, ukatu egin zuten, eta salatu zuten tratu txarrak jasan zituztela. Bost urte geroago, hainbat helegite eta epaiketaren ostean, auzipetuetako batek bere buruaz beste egin zuen. Orain, bederatzi urte geroago, O-4 auziko ikerketako akatsak eta lege urraketak nabarmen utzi ditu Ciutat morta dokumentalak, eta baita udaltzainari nork eraso zion ikusi zuen ezkutuko lekuko baten testigantza ere.

Ikerketa lanean oinarrituta, kasua berriz zabaltzeko eskatu zuen atzo aho batez Kataluniako Parlamentuak. Alderdi guztiak bat etorri dira Fiskaltzari eskatzeko berriz ere gainbegira ditzala orduko erabakiak. "Ciutat morta dokumentalean jasotzen diren datuak kontuan hartuta, pentsa liteke ikerketa ez zela oso egokia izan, ez eta garai hartan artxibatu ziren tratu txarren salaketen kasuan ere".

CUPen ekimenez aurkeztutako testu horretan, elkartasuna adierazi diote zauritutako udaltzainari ere, eta ikerketa zabaltzeko informazioa bilatzeko elkarlanerako deia egin diote Bartzelonako Udalari. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.