AEB-ak

Clinton "itxaropenaren hautagaia" dela esan du Obamak

2008ko primarioetan arerio izan zuen hautagaia babestu du Obamak, Alderdi Demokrataren Konbentzioko azken egunean. Trumpen esku hartzerik gabe ere, AEBak dagoeneko "handiak eta indartsuak" direla nabarmendu du.

Obama, gaur, Clinton besarkatzen. SHAWN THEW / EFE
2016ko uztailaren 28a
08:51
Entzun

Barack Obama AEBetako egungo presidenteak Hillary Clintonen hautagaitza babestu du Alderdi Demokrataren konbentzioko azken egunean. "Itxaropenaren hautagaia" dela esan du, eta azpimarratu du AEBen handitasuna ez dagoela Donal Trumpen eskuetan.

Trumpek ordezkatzen duen Alderdi Errepublikanoaren mezu ezkorraren kontrako bidean hitz egin du Obamak: "AEBak dagoeneko handiak dira, eta indartsuak". Duela 12 urte bere alde egin zuten bezala, orain Clintonen alde egiteko eskatu die alderdikideei: "Itxaropena defendatu duzue azken urteetan, eta hauteskunde hauetan ere nirekin bat egiteko eskatzen dizuet, zinismoa eta beldurra baztertu eta gure onena ateratzeko". Azpimarratu du berak ezagutzen duen herrialdea ausarta dela, baikortasunez betea, eta eskuzabala.

Clintonen hautagaitza goratu du, eta esan hura "borrokalaria, estatu andrea, ama, amona, zerbitzari publikoa eta abertzalea" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.