AEB-etako hauteskundeak

Clinton presidenteorde izatea nahi dute demokrata gehienek, inkesta baten arabera

CNNk egin du ikerketa, eta Alderdi Demokrataren jarraitzaileen %54k nahi luke Clinton gobernuan.

2008ko ekainaren 7a
10:43
Entzun
Alderdi Demokrataren jarraitzaileen gehiengoak Hillary Clinton New Yorkeko senatari eta hautagai ohia nahi du presidenteorde Barack Obamaren balizko gobernuan. CNNtelebista kateak egin du inkesta, eta zabaldu dutenez, galdetu dieten demokraten %54k Clintonen alde egin dute.%43k, berriz, beste pertsona bat egokiago izango litzatekeela uste dute.

Inkesta beraren arabera, emakumezkoak dira, batik bat, Clintonen alde egin dutenak. Hala,Alderdi Demokrataren jarraitzaile diren emakumeen %60k nahi du Clinton presidenteorde; aldiz, gizonen %46k.

Bestalde, Clinton gaur da ofizialki iragartzekoa bere hautagaitza bertan behera uzten duela. Montana eta Hego Dakotakobozketekin aste honetan amaitu dira AEBetako Alderdi Demokrataren hauteskunde primarioak, eta Barack Obama Illinoisko senatariak jada aldarrikatu du bera dela hautagai. Clintonek, ordea, ez du ofizialki iragarri erretiratzen dela, baina gaur egitea espero da.

Bost hilabetez lehia estuan neurtu dira buruz buru Obama eta Clinton.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.