AEB-etako hauteskundeak

Clintonek arnasa hartu du Ohio, Rhode Island eta Texasko primarioak irabazita

Ondorioz, argitu gabe jarraitzen du oraindik Alderdi Demokrataren hautagaia nor izango den. Aldiz, John McCainek hautagai errepublikanoa izateko adina ordezkari lortu ditu atzoko primarioetan.

2008ko martxoaren 5a
16:51
Entzun
Atzoko primarioak garrantzi handikoak gertatu dira AEBetako hauteskunde prozesuan: batetik, Alderdi Errepublikanoko presidentegaia John McCain izango dela argitzeko balio izan dute, eta gainerako hautagai errepublikanoak bazter batera uzteko. Izan ere, Ohio, Rhode Island, Vermont eta Texasko primarioetan irabazita, konbentzio errepublikanoan presidentegai izendatua izateko behar diren 1.191 ordezkariak bildu ditu.

Alderdi Demokratan, ordea, nahasiago geratu dira gauzak: Hillary Clintonek irabazi du Ohio, Rhode Island eta Texasen -Vermonten, berriz, Obamak-, eta, ondorioz, arnasa hartu eta presidentegai demokrata izateko aukerak berreskuratu ditu. Barack Obamak aurretik jarraitzen du, ordezkari gehiago bilduta, baina, hala ere, hari aurrea hartzeko aukerak ditu oraindik Clintonek. Aldiz, primario horiek Obamak irabazi izan balitu, lehiatik kanpo geratuko zen Clinton.

Nolanahi ere, Alderdi Demokratako zenbait sektoretan kezka pizten ari da Obama eta Clintonen arteko lehia gogorra. Gehiegi luzatzen ari dela uste dute, eta borroka irudi horrek azaroko hauteskunde nagusiei begira John McCain hautagai errepublikanoari egin diezaiokela mesede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.