Bernie Sanders izan da demokraten presidentegai izateko lehian Hillary Clintoni gehien gerturatu zaion hautagaia. Ekainean, ordea, geratzen ziren zalantza gutxiak argitu ziren eta ppodiumetik kanpo geratu zen Vermonteko senataria. Orain, New Hampshiren egindako mitinean elkarrekin agertu dira garai batean aurkari zirenak.
Hain zuzen ere, New Hampshire izan zen alderdi barruko bozetan Sandersi babesa agertu zion estatuetako bat; beraz, badu esan nahi berezia Clintonen hautagaitzarekin bat egiteko toki hura aukeratu izanak. Haren jarraitzaileak ere dagoenekohasiak dira Clintonen aldeko kanpaina sustengatzen, Donald Trump hautagai errepublikanoa garaitzeko helburuarekin.
Trumpek berak aukera baliatu du Sandersen alde bozkatu asmo zuten hautesleak bereganatzeko, eta mezu hauxe plazaratu du sare sozialetan: "Bere abantaila ia guztia galdu duen Bernie Sandersek, bere burua saldu dio zintzotasunik batere ez duen Hillary Clintoni. Harekin bat egingo du gaur - haserre daude haren jarraitzaileak".
Bernie Sanders, who has lost most of his leverage, has totally sold out to Crooked Hillary Clinton. He will endorse her today - fans angry!
— Donald J. Trump (@realDonaldTrump) 12 de julio de 2016