Mundua

Colom sozialdemokrata Guatemalako presidente

Botoen %52,77 eskuratuta ditu UNEren hautagaiak. Otto Perez Molina eskuindarrak, berriz, %47,23.

2007ko azaroaren 5a
11:43
Entzun
Alvaro Colom UNE Itxaropenaren Batasun Nazionala alderdi sozialdemokratako hautagaiak irabazi ditu Guatemalako presidentziarako hauteskundeak. 1985ean erregimen militarra bertan behera geratu eta demokrazia parlamentarioari heldu ziotenetik lehendabiziko aldiz irabazi ditu ezkerreko hautagai batek Guatemalako bozak.

Hauteskunde batzordeak ez ditu oraindik behin betiko emaitzak eman, baina %97,05 zenbatuta botoen %52,77 jaso ditu Colomek. Bigarren itzulian harekin buruz buru lehiatu den Otto Perez Molina jeneral ohi eta eskuineko hautagaiak, berriz, %47,23.

Pobrezia eta indarkeria dira Guatemalako arazo nagusiak eta neurri sozialak iragarri ditu Colomek haien kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.