COMPANYSEN FUSILATZEA EZIN ATZENDU
Lluis Companys Generalitateko presidente izandakoa atzoko egun batez fusilatu zutela ezin atzendu dezakete Katalunian; Francoren erregimenak 1940ko urriaren 15ean fusilatu zuen, Bartzelonan. Gaur egungo gobernu koalizioko kideek -irudian- gomutan izan zuten agintaria, baina ekitaldian agerian gelditu da bozak aurki direla eta hirukoaren baitako ika-mikak areagotzen ari direla. Jordi Ausas Gobernazio kontseilariak heldu den urtean hiriburuan egitekoa den independentzia erreferenduma babestu izana salatu du Jose Montillak; presidenteak hori egiteko baimena ukatu dio kontseilariari. ERCk, berriz, sostengua agertu dio Ausasi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu