Mundua

'Corralito'-ko funtsak itzultzeko agindu du Argentinako Gorenak

Horrekin batera =i pesifikazioari=i babesa eman dio, dolarretan zabaldutako aurrezki kontuak derrigorrez pesotara itzultzeko erabakia legezkoa izan zela berretsi baitu.

2006ko abenduaren 28a
16:11
Entzun
Erabaki horrekkaltetutako 50.000 bat argentinarrek jo zuten auzitegietara, beren diruaren balioak %66ko galera izan zuelako. Gaiei beren funtsak itzultzeko agindu die Argentinako Auzitegi Gorenak, baina dolarretan beharrean pesotan. Hala ere, dolar bakoitzaren truke 1,40 peso eman beharko diete bankuek, baina 2002tik izan den inflazioaren balioa eta urteko %4ko intersa erantsita. Azken batean, ezarri zuten kopuruaren berdintsua jasoko dute, eta ez pesifikazioaren ondorioz izandako murrizketa aplikatutakoa.

Nolanahi ere, pesifikazioari babesa eman dio Gorenak. Hala, dolarretan zabaldutako aurrezki kontuak derrigorrez pesotara itzultzeko erabakia legezkoa izan zela berretsi du, Fernando de la Rua eta Eduardo Duhalde presidenteek gobernuek hartutako erabakiei oniritzia emanez.

90.eko hamarkadan Carlos Menemen Gobernuak Argentinako ekonomiaren dolarizazioa bultzatu zuen; hau da, AEBeako monetaz osatutako aurrezki kontuak bultzatu zituen, eta pesoaren eta dolarraren balioa parekatu zituen.

Dolarizazioaren ondorioz Argentina diru funtsik gabe gera zitekeela-eta, pesoa bere onera ekartzeko neurriak hartu zituzten aipatutako gobernuek, eta krisi handia sortu zen jendearen aurrezkiek balioaren %66 galdu baitzuten bat-batean.

Azken urteetan bere onera etortzena ari da piskanaka Argentinako krisia; Gorenaren erabakiak corralitoaren inguruko krisiaren azken kapitulua izan nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.